Gure autoeskolan honako baimenak lor ditzakezu:
|
Adin |
Klase |
Ibilgailu hauek gidatzeko baimena ematen du |
 |
15 |
AM |
Bi eta hiru gurpileko ziklomotorrak, lauziklo arinak eta mugikortasun mugatuko pertsonentzako ibilgailuak. |
 |
16 |
A-1 |
- Motozikletak (125 cc.), potentziak 11 Kw gainditzen ez badu, eta potentzia/masa erlazioa 0,1 Kw/Kg baino gehiago ez bada.
- Hiru gurpileko ibilgailuak, potentzia 25 Kw baino gehiago ez dutenak.
- AM baimenak gidatzen uzten dituen ibilgailuak.
- Hori lortzeak AM ematea ekarriko du.
|
 |
18 |
A-2 |
- 125 cc baino gehiagoko motozikletak, potentzia maximoa 35 Kw izanik eta potentzia/masa erlazioa 0,2 Kw/Kg artekoa.
- Hori lortzeak AM ematea ekarriko du.
|
 |
20 |
A |
- Potentzia maximoa 35 Kw baino gehiago duten motozikletak.
-
- A-2 baimenarekin bi urteko esperientzia edo gehiago duten gidariei bakarrik emango zaie.
|
 |
18 |
B |
- 9 plaza arteko automobilak (turismoak, kamioiak eta mistoak), eta 3,500 Kg. arte BGMa.
- BGMa 750 Kg artekoa duten erremolkeak, automobil hauei loturikoak, edo pisu handiagokoak, beti ere bi BGM horien batura 4.250 Kg baino gehiago ez bada.
- Hiru gurpileko ibilgailuak eta lauzikloak.
- Edozein pisutako nekazal ibilgailu bereziak.
- Nekazal arlokoak ez diren ibilgailu bereziak, abiadura maximoa 40 Km/h baino gehiago ez bada eta BGM 3.500 Kg baino gehiago ez bada.
- Ziklomotorrak (beste baimen edo lizentzia beharrik gabe).
- 125 cc arteko motozikletak, 3 urteko antzinatasuna edukiz gero.
|
 |
18 |
BTP |
Eskola garraioa egiten duten ibilgailuak, bidaiarien garraio publikorako diren turismoak eta lehentasunezko ibilgailuak, argi edo seinale akustiko bereziak igortzen dituzten aparatuak dauzkatenean, beti ere honako baldintzak betetzen badira:
- 1. Baimendutako masa maximoa ez dadila 3.500 kilogramo baino gehiago izan.
- 2. Jarleku kopurua, gidariarena barne, ez dadila bederatzi baino gehiago izan.
|